Trikitixa baten bila dabiltza

Ubane Madera 2017ko abe. 21a, 17:10
Trikitia desagertu zenean, Facebook-etik zabaldu zuten mezua.

Trikitixa baten bila dabiltza azken asteotan. Abenduaren 5ean desagertu zen. Musika eskolan zegoen eta harrezkero desagertuta dago. Xero Xiete markakoa da, profesional, si bemol. 

Norbaitek ikusiko balu, Soraluzeko Musika Eskolarekin jar daiteke harremanetan edo Itziar Burunzarekin, izatez, harena da-eta. Halako berri batek 2.800 euro balio du.

Salaketa jarrita

Udaltzaingoan salaketa jarri du musika eskolak berak, eta alkatea ere jakinaren gainean dago, eta aseguruari jakinarazi diote. Trikitixaz aparte, klarinete bat ere falta da Musika Eskolatik.