Bihar, 08:00etarako Baltegietako ibilgailuak erretiratu egin behar dira

Ubane Madera 2017ko abe. 21a, 16:04

Ibilgailuak aparkatuta, Baltegietako aldapan. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Garbiketa lan berezi batzuk egin behar dituzte bihar, barikua, Baltegieta kalean. Hain zuzen, okindegitik autobus geltokirainoko tarteko paretatik datorren urak sortzen duen lizuna kentzeko garbiketa sakona egin behar dute. Eta hori egin ahal izateko, beharrezkoa da aldapan zein aldapa azpian aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratzea, 08:00etarako. 

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak egin behar ditu garbiketa lan horiek, Baltegietako bizilagunek hala eskatuta. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.