Eguberri ospakizuna jai giro ederrean, Itxaropena elkartean

Ubane Madera 2017ko abe. 21a, 08:10

Gabonak eta Santo Tomas eguna ospatu zituzten atzo Itxaropena elkartean 140 lagun inguruk. Luntxa, karta-jokoei dagozkien sari-banaketa, otarren zozketa eta dantzaldia izan zituzten. Bereziki, baina, elkartean oso nabarikoa zen bertan bat egin zutenen artean zegoen giro ona eta festarako gogoa. 

Luncharekin barrenak ondo bete eta berotu ondoren, karta-jokoetako irabazleei eta 2. eta 3. saridunei opariak banatu zizkieten atzoko ospakizunaren barruan.

Karta-jokoen saridunak

Saridunak, honako hauek:

  • Musean, 10 bikoteren arteko lehian, honakoak gailendu ziren: Calles eta Inazio; Zarobe eta Castro eta Segundo eta Onesimo.
  • Briskan, berriz, beste 10 bikoteren arteko lehian, honakoak izan ziren irabazle: Maria Luisa eta Mari Fran; Kontxi eta Igor eta Luis eta Antonio.
  • Eta tutean, 18 bikote lehiatu ziren, eta irabazleak, berriz, honakoak izan ziren: Onesimo eta Segundo; Luis eta Leon eta Zarobe eta Corchero.

Sari banaketaren ondoren, Gabonetako 30 otarren zozketa egin zuten, eta jaialdia borobiltzeko, Kintanillaren erritmora dantzan jardun zuten.

Gainezka egon zen Itxaropena elkartea atzoko ospakizunaren baitan.