Gabonetako kontzertua, Herriko Antzokian

Ubane Madera 2017ko abe. 20a, 08:10
Iazko Gabonetako kontzertuaren unetxo bat.

Soraluzeko Musika Eskolako 60 bat neska-mutikok eskainiko dute Gabonetako kontzertua gaur, eguaztena, 18:30ean hasita. Instrumentuen arabera antolatuta, Gabon kantak, Pirritx eta Porrotxenak, Kepa Junkerarenak, herrikoiak eta beste interpretatuko dituzte, Herriko Antzokian.

Hain zuzen ere, honako hauxe da taularatuko duten abesti-zerrenda:

MUSIKA TAILERREKO IKASLEAK

  • Kaskas atean
  • Euri tanta…………………….Pirritx eta Porrotx

TALDE INSTRUMENTALAK

  • Sua………………………….Ezezaguna, Mold. Arhats Rekondo
  • Danza Alemana…………….Ezezaguna, Mold. Arhats Rekondo
  • Airea………………………...Enkore, Mold. Arhats Rekondo
  • Trakatan, trakatan 3 errege….Gabon kanta
  • Gabaren erdian………………Gabon kanta

TXISTU TALDEA

  • Gabeko Izar Argitsuena……..Gabon kanta

TRIKITIXA ETA PANDERO

  • Gaztelugatxe………………..Kepa Junkera

KLARINETEAK

  • Circle of  life………………...Elton John
  • Ixil Ixilik dago
  • Carol of the drum…………...Txekoslobakia herrikoia
  • Noche de paz………………..Gabon kanta

PIANOAK

  • Oinazez……………………..A. Donostia
  • Pipermint Rag……………….Martha Mier

KONBOA

  • Under the bridge…………...Red Hot Chilli Peppers

TRIKITALDEA

  • Tarantella………………….Simone Bottasso

ABESBATZA

  • Zenbat txiki behar da……..Aitor Furundarena, Mold. Xabier Sarasola
  • Somewhere in my memory….John Williams, Mold. Dan Coates

IKASLE ETA IRAKASLEAK BATERA

  • Hator Hator………………..Gabon kanta