Badatoz Gabonetarako barrakak

Ubane Madera 2017ko abe. 18a, 09:51

Ibilgailuak erretiratzea eskatzen duen kartela.

Gaur, abenduaren 18a, Erregetxean aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratu egin behar dira 14:30erako. Kontua da badatozela Gabonetarako barrakak, Bizikale elkartearen eskutik, eta haiek muntatzeko eta haiendako lekua egiteko erretiratu behar dira ibilgailuak.

Bi barraka ipiniko dituzte Erregetxean: zaldiko-maldikoa eta ohe elastikoa. Bertan izango dira abenduaren 31ra bitartean, Bizikale Merkatari Elkartearen eskutik (egun gehiago ere egingo dituzte Soraluzen, baina euren kabuz).

Euro bat merkeago

11:00etatik 13:30ak arte eta 17:30etik 20:30ak arte izango dira zabalik barrakak; hori bai, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo dira.

Barraketarako txartelak 1,50 euroan daude salgai, Bizikale elkarteko saltokietan; prezio horrengatik lau sarrera eskura daitezke, hain zuzen ere. Iazkoak baino euro bat merkeago dira aurtengo txartelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.