Lehen leherketa, ezusteko barik

Ubane Madera 2017ko abe. 15a, 08:10

Ikusgarria izan arren, ezusteko barik gauzatu zuten atzo, Hirukurutzetako biribilguneko obretan egin beharreko lehen leherketa. 13:00ak inguruan, obrako ibilgailuak erretiratu, sirena-abisu batekin obretako beste ibilgailu batek pare bat pasada egin segurtasuna bermatzeko, eta ondoren etorri zen danbatekoa. 

Di-da bukatu zen guztia; harri hondar batzuk errepidera jausi ziren, baina haiek berehala garbitu eta laster samar bueltatu zen egoera bere onera.

Orduarengatik, auto ilarak sortu ziren errepidearen norabide bietan, baina ez luzeak. Eta errepidea garbitu bezain laster zabaldu zuten hura normal zirkulatzeko. Gauza bera egin zuten bidegorriarekin zein Karmelo Mendizabaleneko pabiloiekin.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.