Gorpua oraindik identifikatu barik dago. Gizonezkoa dela jakinarazi dute, eta adinez nagusi samarra. Baina zein den, nongoa eta zer gertatu zaion argitzeke dago oraindik.
Gorpua Mendiola industrialdeko berdegune batera atera dute, eta han babestuta utzi, harik eta medikuak heriotza ziurtatu eta epaileak gorpua eramateko baimena eman arte.
Trabatuta
15:30ak pasa zirela lortu dute gorpua ibaitik ateratzea. Helburu nagusia zelako gorpuari ondo eustea, ibaian behera segitu ez zezan. Izan ere, eta lekuko baten arabera, kiroldegi paretik behera joan da hildakoa, harik eta Sapa ondoko presa jaitsi eta trabatuta geratu den arte.
Bi suhiltzaile jaitsi dira ibaira, garabi baten bitartez gorpua zegoen tokiraino, ibaiaren erdialdera, eta kontu handiz bazterreratu dute, gero esku-ohe bat baliatuta ibaitik atera ahal izateko.
Ikusmira handia eragin du gertakariak eta industrialdean bertan zein Sapa inguruetan ikusle dezente izan dira gertakaria jarraitzen.