Gabonetako jai-egunak tarteko, parke berriaren muntatze lanak urtarrilerako utzi ditu udalak. Egunotan bada, parke zaharreko elementuak kentzen jardungo dute udal langileek; hori egin ondoren, zoruko harriak garbituko dituzte eta ingurua txukundu, parke berria hartzeko guztia gertu egon dadin.
Argiteria konpondu
Gurasoekin eta bestelako eragileekin egindako batzarretan jasotako eskaera batzuk kontuan hartuta egokituko dute parke berria ondoren. Besteak beste, bertako argiteria konpondu egingo dute, batzarrotan jakinarazi zuten-eta hainbat gurasok bertako farolak apurtuta daudela.
Behin parke berriaren muntatze lanak hasita, hiruzpalau astean erabilgarri izango berau. “Momentu jakinen batzuetan salbu, inguruko bideak zein eskolarako pasabidea zabalik mantenduko ditugu”, jakinarazi du Patricia Borinagak, Haur eta Gazte batzordeko zinegotziak.