Iritsi da Gabonetako zuhaitza

Ubane Madera 2017ko abe. 13a, 10:01

Gabonetako zuhaitza deskargatzen.

Zazpi bat metroko izeia ekarri dute mendi-gainetik, apaindu eta Gabonetan Plaza Berrian egon dadin. Entresaka batetik eskuratutakoa da. Udal langileek ipiniko dute dagokion lekuan.

Hain justu, gaur ipini, bihar apaindu eta etzi ipiniko dizkiote argiak zuhaitzari. Hori berori egin behar dute ere Mari Domingiren eta Olentzeroren etxolarekin bihar eta etzi.

Etxola, zuhaitza eta udaletxeko balkoian ipiniko dituzten Zorionak berba adierazteko argiak izango dira, azken urteotan moduan, Soraluzeko Gabonetako apaingarriak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.