Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! leloarekin egin dute sindikatuek biharko greba deialdia. Hain zuzen ere, ikastetxe publikoetako langile guztiak daude grebara deituta: irakasleak, hezkuntza bereziko hezitzaileak sukaldariak, garbitzaileak eta haurreskolako langileak; Eusko Jaurlaritzaren bitartez kontratatua dauden langileak, hain zuzen.
Oraingo honetan, grebaren deialdiarekin bat egin dute, baita ere, CCOO, UGT eta CNT sindikatuek.
Manifestazioak
Grebarekin batera, mobilizazioak ere iragarri dituzte biharko, hiriburuetan 12:00etan: Bilbon Eusko Jaurlaritza aurretik aterako dira; Gasteizen, Bilbo plazatik eta Donostian, Alderdi Ederretik.