Aurreikuspenak bete, eta bart 21:30-22:00ak inguruan iritsi ziren haize ufada indartsuak Soraluzera, Ana denboraleak Galizatik ekarritakoak.
Terraza zatia itxita
Ezer larririk ez da gertatu udalerrian, inor ez da zauritu; baina ikusgarriak dira, esaterako, Santa Ana kaleko terrazara jausi diren harritzarrak. Etxeko fatxadatik jausi dira, eta terrazaren zati bat hesiz itxi egin dute, harik eta etxeko paretatik bestelako harririk edo elementurik ez dela jausiko ikusi arte.
Teilak errepideraino
Estaziñorako bidean, berriz, farola bota du haizeak. Eta teila mordoxka, berriz, Ezozi bideko 10. zenbakiko etxetik. Teilak errepideraino ere iritsi dira, udaltzainek ateratako argazkiek erakusten duten moduan.
Guztiaren berri emanda dago, eta egunean zehar erretiratuko dituzte jausitako guztiak. Itxita geratuko da, hori bai, Santa Ana kaleko terraza zatirako pasabidea, gozo-denda ondokoa, alegia.