Esate baterako, komeni da leihoak eta balkoiak ondo ixtea; bi kokaleku horietan egon daitezkeen lorontziak eta bestelakoak erretiratzea; aldamioetatik gertu ez ibiltzea; zuhaitz azpietan ere ez; kontuan izan halakoak ere ibilgailuak aparkatzerako orduan; eta oro har, esandakoa, logikarekin jokatzea komeni da.
Egunaren amaieran
Eguraldi adituen arabera, goizean haize ufadak igartzen diren arren, zakartzen joango da egunak aurrera egin ahala. Eta egunaren amaieran edonon gogor joko duela diote.
Haize horren ondorioz, tenperatura gozatu egin da nabarmen. 14 gradu ingururekin hasi da eguna eta maximoak 18-19 graduraino ailega daitezke.