60 bat pinu botako dituzte

Ubane Madera 2017ko abe. 6a, 19:04

Pinudia botatzen. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

Goizean hasi dira Atxuriko saihesbide azpiko pinudia botatzen. Inguruko aparkalekua autorik gabe zegoen, eskatutako moduan, beraz, lanean hasi ahal izan dira eragozpen barik. 60 bat pinu bota behar dituzte. 

Pinudi partikularra da botatzen dihardutena. Lehenago ere, pinudi bereko beste zati bat bota zuten, Iberdrolako altako kableen ondoan zeuden zuhaitzak, hain zuzen ere. Eta orain pinudiaren beste zati horren txanda iritsi da, Iker Aldazabal alkateak esplikatutako moduan. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.