Barikuan eta zapatuan gauzatu zen Gipuzkoako Elikagai Bankuaren urteko bilketa handia. Soraluzeri dagokionez, herriko hiru puntutan batu dituzte bertarako produktuak: Plaentxi Eskolan, Kooperatiban eta Criado fruta-dendan.
Herritarrek, bereziki, umeendako produktuak eraman dituzte, baita arroza, azukrea, gailetak, kontserbak eta bestelako jakiak ere. Horiek guztiak Gipuzkoako Elikagaien Bankuak Bergarako San Juan auzoan duen pabiloira bideratuko dituzte, eta hango boluntarioek antolatuko dute banaketa, beharra duten pertsonei zuzendutakoa.
Laguntza Zentroak
Batez ere, Laguntza Zentroen bitartez bideratzen dute banaketa hori. Bi motako zentroekin egiten dute lan, hain zuzen ere: kontsumoan oinarritutakoak eta banaketan oinarritutakoak.
Kontsumoan oinarritutako zentroei dagokienez, jasotako elikagaiak euren instalazioetan erabiltzen dituzten Laguntza Zentroak dira: jantoki sozialak, harrera-zentroak, edo laguntza sozialdun plazak dituzten erakundeak.
Udalak eta beste
Eta banaketan oinarritutako zentroei dagokienez, berriz, familien egoera eta laguntza-beharra aztertu ondoren, horien arteanelikagaien banaketa egitekobaliabideak dituzten Laguntza Zentroak dira; adibidez, udalak, elkarteak edo erakunde laikoak eta erlijiosoak: horiek dira premiadun egoeran dauden familiei laguntza eskaintzen dietenak-eta.