Bihar hiru partidu jokatuko ditu Sorak

Ubane Madera 2017ko abe. 5a, 16:08

Soraluze Futbol Taldeko jokalariak, 2017.

Bihar, abenduaren 6a, hiru hitzordu dituzte Soraluze Futbol Taldeko beste horrenbeste ekipok: bi partidu etxean jokatuko dituzte, 11:30ean Arrasateren kontra eta 18:00etan Zestoaren kontra. Eta hirugarren partidua, berriz, Arrasaten jokatuko dute, 16:00etan.

Partidu goiztiarrenari dagokionez, kadete mailako taldeak izango du norgehiagoka hori, Arrasate taldearen kontra, esandako moduan, 11:30ean.

Gorengoek, etxean

Eta Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute, baita ere, Gorengo mailako mutilek, kasu horretan 18:00etan eta Zestoaren kontra.

Hirugarren hitzordua, berriz, gazte mailakoendakoa da; kasu horretan, Mondra taldea izango dute aurkari, haien etxean, 16:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.