Domekan Galipoteko igogailua kakaztuta azaldu ondoren, atzo, astelehena, Estaziñoko igogailuaren barruko aldea zein Plaza Zaharreko karparen barruko aldea kolore beltzeko zirriborroekin azaldu zen.
Igogailua, gehiagotan
Estaziñoko igogailuari dagokionez, ez da lehen aldia margotuta azaltzen dena. Aurreko aldietan, baina, igogailuaren kanpoko aldean azaldu izan dira spray-arekin egindako marrazkiak.