Saihesbide azpiko ibilgailuak erretiratu beharra dago

Ubane Madera 2017ko abe. 5a, 08:13

Bota behar duten pinudia. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Bihar, eguaztena, eta etzi, eguena, Atxuri kaleko saihesbide azpian dagoen pinudia bota egin behar dute. Lan horiek egiteko beharrezkoa da behean aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratzea, bihar lehen ordurako. 

Hain zuzen ere, Soraluzeko Udalak jakinarazi du saihesbide azpian, aldaparen ezkerreko aldean aparkatuta dauden ibilgailu guztiak direla erretiratu beharrekoak, pinuak mozteko lanak egin ahal izateko. Kontuan hartuta lanak eguaztenean eta eguenean egin behar dituztela, “asteazkenerako, lehenengo ordurako gunea kotxez libratuta egon behar da”, azpimarratu du Iker Aldazabal alkateak.

"Eragozpen gutxiago"

“Egun hauetan burutuko dira lanak kontutan izanda zubia dela, herritarrei eragozpen gutxien sortze aldera”, gaineratu du Aldazabalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.