Zabaldu dute Kooperatibako beheko solairua

Ubane Madera 2017ko abe. 4a, 15:43

Kooperatibako langileak, lanak bukatuta. Argazkia: Kooperatiba.

Obrak bukatuta, produktuak bere lekuan ipinita, goizean estreinatu dute Kooperatibako eraberritutako beheko solairua.

Hozkailu eta zoru berriak ipini dituzte, besteak beste, Kooperatibako beheko solairuan. Saneamendua bera ere berritu egin dute.

Buru-belarri jardun dute guztiek ere dena esandako egunerako gertu izateko. Hori horrela, lanik handienak eginda, beraz, gertu dago Kooperatibako beheko solairua. Datozen egunotan, edozelan ere, arrandegia egokitzeko obrak egiten segituko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.