Lanpetuta oso ibili dira udal langileak elurrak eragindako gertakariak konpontzen. Goizean, batetik, Zeletako lur-jausitik eratorritako ur-lokatzak bideratzen jardun dute.
Zuhaitz erorketa
Ezoziko futbol zelai inguruan ere ibili dira. Izan ere, zuhaitza jausi da Ezoziko futbol zelai ondoan, Telefonicaren kable gainera goizean. Udal langileek erretiratu dute berau, eta bidea libre dago. Telefonica bera ere abisatuta dago, konponketa egiteko.
Bestalde, Txurruken aldean, buxatze baten ondorioz, urak barneratu ezinik egon eta aldapatik behera errekastoa etorri da; hura ere konpontzen jardun dute udal langileek.
Eta herritar batek baino gehiagok egin du labankada bat edo beste. Beraz, datozen orduotan eta ikusita eguraldi aurreikuspena oraingoa modukoa dela, arreta handitzea komeni da.
Alkateak jakinarazi du biharko ere gertu izango duela traktorea, elurra kentzeko palarekin, eta egingo dutela garbiketa. Eta adierazi du, egoerak horrela eskatzen badu, kaleko puntu konfliktiboetan gatza botatzeko guztia gertu dutela.