Lur-jausia, Zeletako ur-biltegian

Ubane Madera 2017ko abe. 1a, 11:16

Prezipitazio ugariak ekarritako elurraren eta uraren ondorioz, lur-jausia gertatu da Zeletako ur-biltegian. Ura eta lokatza etorri dira goitik behera, Erregetxeraino. Udal langileak dabiltza hura konpontzen.

Elurra mara-mara hasi eta hortik gutxira gertatu da lur-jausia Zeletako ur biltegian. Ez da lehen aldia bertan lurra jausten dela, gainera. Errepidetik eta espaloitik behera, Erregetxeraino ailegatu da ura eta lokatza. Gertakariak ez du, baina, aparteko larritasunik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.