Elikagaiak batuko dituzte, eskolan, Kooperatiban eta Criado fruta-dendan

Ubane Madera 2017ko aza. 30a, 19:04

Jendea erosketak egiten, Criado fruta-dendan.

Bihar, barikua, eta etzi, zapatua, elikagaiak eramateko gonbita egin die soraluzetarrei Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, urteko bilketa handian parte har dezaten. Bizikale dendarien elkarteak eta Plaentxi Eskolak bat egin dute ekimenarekin.

Honako elikagaiak dira, bereziki, eramateko-emateko egokienak:

Esnea, kakao hautsa, gailetak, babak, dilistak, txitxirioak, arrainak kontserban, barazkiak kontserban, lekaleak kontserban (prestatutakoak badira hobe) eta umeendako elikagaiak (umeendako esnea, pardelak eta beste). 

Eskolara bihar eraman beharra dago, jakina, zapatuan itxita egongo delako. Beste bi saltokietan, berriz, zapatu goizean ere laga daitezke aipatutatako elikagaiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.