Abisatuta zuten eta etorri ere etorri da: dama zuriaren urteko lehen bisita izan dugu gaur Soraluzen. Eta bihar ere gurean segituko duela diote eguraldi adituek.
Bihar 200-400 metrora
Hain justu, zera dio Euskalmeten iragarpenak: elur-kota 500-700 metrora egongo da goizaldean eta 200-400 metro inguruan gainerako orduetan. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra botako du, bereziki kantauri isurialdean. Izotz txikia egingo du barnealdeko zenbait lekutan eta handia mendi inguruetan. Aurreikusitako lodierak honakoak dira: 20-50 zentimetro 1.000 metrora, 10-25 zentimetro 600 metrora, 0-2 zentimetro 200 metrora.