Laguntza emateko lehen ezagupenak, DYAren bitartez

Ubane Madera 2017ko aza. 29a, 09:28

DYAren logotipoa.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa egingo du DYA Gipuzkoak Eibarren, interesa duen edozeini zuzenduta. Abenduaren 11n hasi eta abenduaren 22an bukatuko da.110 euro balio du matrikulan, ikastaroko txostena barne. 

Bi asteko iraupenarekin, 18:00etatik 21:00etara izango dira eskolak, DYAko ordezkaritzan, Pagaegi, 5ean

Laguntza handia 

Egunerokotasunean toka dakizkigun arrisku egoerei nola erantzun erakutsiko dute ikastaroan: bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… “Ezagupen oso arruntak dira baina laguntza handia eman dezaketenak, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak landuz”, azpimarratu dute. Aldez aurretik ezagutzarik ez dela behar ere jakinarazi dute.

Eta jakinarazi dute baita ere, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango duela.

Ikasle kopuru mugatua

Interesa duenak honako telefono zenbaki honetan eman dezake izena edo informazio gehiago eskatu: deitu 943 46 46 22

 Ikasle kopurua mugatua da, “ikastaroaren kalitatea bermatzearren” beraz, komeni da izena ahalik eta lasterren ematea.