Gaztelekurako eta ludotekarako lan-poltsa deialdia

Erredakzioa 2017ko aza. 28a, 09:26

Soraluzeko gaztelekua.

Soraluzeko udal ludotekan eta gaztelekuan ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatu nahi du Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak.

Lanpostuaren ezaugarriak honakoak dira:

  • Ludoteka eta gaztelekuan hezitzaile lanak egitea
  • Haur eta nerabeekin harremanak sortzea
  • Lan hezitzaile eta euskalduna egitea

Bestalde, honako ezaugarriak ere kontuan hartuko dira:

  • Erdi edo goi-mailako titulazioa izatea honako hauetan:
    • Gizarte hezkuntza
    • Psikologia, Psikopedagogia, Pedagogia
    • Magisteritzak
    • EGA edo titulu baliokideren bat.

Baloratuko da:

  • Hezkuntza ez formalean  lan-esperientzia izatea.
  • Hezkuntza formalean lan-esperientzia izatea.
  • Kukumixo aisialdi taldean parte hartzea edo hartu izana.
  • Begirale eta zuzendari ikastaroak.
  • Espezializazio ikastaroak izatea (bereziki haur eta gazteen parte hartzea, hezkidetza, kulturartekotasuna, euskara lantzeko estrategiak...).
  • Gaztaroaren eta gazteen errealitatea ezagutzea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna. 
  • Jarrera dinamikoa eta sortzailea izatea.
  • Planifikatzeko, ebaluatzeko eta antolatzeko gaitasuna izatea.
  • Euskalgintzan jardun izana.
  • Soraluzekoa izatea.
  • Informatika eta teknologia berrien gaineko ezagutza izatea.

Eskaintzen den lanaldia honakoa da:

  • Ordezkapenak egitea:
  • Ludoteka: astelehenetik ostiralera, arratsaldez.
  • Gaztelekua: ostiraletik igandera, arratsaldez

Bidali curriruluma helbide honetara: (naiara@pilpilean.eus)

Ludotekan edo gaztelekuan lan egiteko lehentasunik izanez gero, zehaztu ezazu emailean.

Pil-pilean Euskaldunon Elkartea / Errabal 15, 1 pisua. 20590 Soraluze 943751304 / 635707232 (Naiara) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.