“Santa Zezili ospatuko dugu. Orain arte koroan ibilitako jendea gonbidatu dugu eta gurekin pare bat kantu abestuko dituzte. Gero, Txurrukan afalduko dugu denok batera. 35 bat lagun elkartuko dira, abesbatzako kide izandakoak denak. Nagore Sanz (hasierako zuzendaria) ere gonbidatu genuen, baina kasualitatea, beste kontzertu bat dauka egun horretan bertan. “Nahi genuen berak zuzentzea bere sasoiko kanturen bat, baina ez da posible zan”, esplikatu du Abel Olaizolak.
'Euskal Herriko' eta 'Agur Jaunak'
Esandako moduan, 20:00etan egin dute biharko hitzordua, Herriko Antzokian, 14 kantuz osatutako errepertorioa eskainiko dute: “Parte bat euskal folkloreko kantuek osatuko dute, eta beste bat obra polifonikoek. Eta lehengo eta oraingo kideok, berriz, elkarrekin abestuko ditugu bi kantu: Euskal Herriko eta Agur Jaunak, 25 urteotan beti abestu izan ditugun kantuak direlako”, horixe azaldu digute abesbatzako bi kideek.
Errepertorio osoa
Errepertorio osoa honako hauxe da:
Santa Zeziliko kontzertua:
Lehen zatia: Bigarren zatia: Agurra:
Axuri Beltza Tourdion Euskal Herriko
Maitetxu Mia Cantares Agur Jaunak
Loriak Udan Te quiero
Gaur Akelarre Locuras
Mendirik Mendi El Abanico
Abenduan, Elgoibarko bandarekin
Biharkoa eginda, abendurako iragarri dute hurrengo hitzordu handia: kontzertu berezia prestatzen ari dira, Elgoibarko banda lagun dutela, azaldu dutenez, 50 lagunek osatzen dute Elgoibarko banda, eta kontzertua kiroldegian izango da, bertako frontoian. Inguru guztia egokitu beharko omen dute. Hitzordu horretarako kantu-errepertorioa ezohikoa izango dela ere adierazi dute.