324,19 euro Unicef agentziarendako

Ubane Madera 2017ko aza. 23a, 09:20

Borinaga zinegotzia Haurren Eskubideen gaineko liburuxka banatzen.

Haurren Egunean, Soraluzen lehen aldiz ospatu zen egunean 'Itsulapiko solidarioa' ipini zuen Soraluzeko Udalak, batutako dirua Unicefi, umeen eskubideak defendatzen duen agentziari bideratzeko. Bada jasotako kopurua zenbatuta, emaitza da 324,19 euro bideratuko direla. 

Goizean egindako tailerretan, agendak, arkatzak eta Haurren Eskubideen liburuxka banatzen ibili zen Patricia Borinaga, Soraluzeko Haur eta Gazte saileko zinegotzia. Eta hain justu, material horren truke hainbat herritarrek ekarpena egin zioten 'Itsulapiko solidarioari'.

Puzgarrietan ere bai

Gauza bera egin zuten arratsaldean, kasu horretan igerilekuko puzgarrietara bertaratu ziren neska-mutikoek edo haien gurasoek, sarrera sinboliko erara.

Bada, bi hitzorduetan batutako kopurua da orain Unicef agentziara bideratuko dutena: 324,19 euro, Borinagak berak jakinarazitakoaren arabera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.