48 margolan kolorez betetakoak, bertakoek eta bertan egindakoak

Ubane Madera 2017ko aza. 22a, 09:02

Jende ugari atzo, martitzena, erakusketa ikusten.

Jendetsu zabaldu zituen ateak atzo iluntzean, martitzena, Krabelin Pintura Eskolako ikasleen pintura erakusketak. 48 margolanez osatuta dago, koloretsuak eta alaiak gehienak ere, eta abenduaren 2ra bitartean izango da haiek ikusteko aukera.

Soraluzeko paisaiak, gai abstraktuak, afrikarrak, animaliak, marrazki bizidun ezagun bateko protagonistak… halakoak eta beste margotu dituzte Krabelin Pintura Eskolako ikasleek eta ikusgai ipini Kultura-guneko erakusketa aretoan.

Jende asko

Atzo zabaldu zituen ateak erakusketak, eta eskolako margolari batzuk eurak eta haien senideak gogotsu sartu ziren, eurek landutako lanekin osatutako erakusketak ze itxura duen ikustera. Bestelako ikusle batzuk ere sartu ziren, erakusketa zabaldu eta berehala. Beraz, bete samar egon zen aretoa estreinako egunean. Ikusleek, gainera, margolanen gaineko komentario positiboak partekatu zituzten.

Erakusketa bi astez izango da zabalik, astegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.