Hiperestimulazioak sormenerako lagatzen duen tartea aztergai, gaur antzokian

Ubane Madera 2017ko aza. 21a, 12:14

Gaur, martitzena, Eskola Herritarra izeneko ekimenak ikasturtea abiaraziko du. Horretarako hitzaldia antolatu du, honako izenburarekin: Ezetz aspertu! Egungo hiperestimulotik sormen kontzientera. Gaia lantzera etorriko dira Aitor Aritzeta eta Goretti Soroa, EHUko Psikologia fakultateko irakasleak eta ikertzaileak. Hitzordua da 18:30ean, Herriko Antzokian.

Laburbilduz, gaurko hitzaldian Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egungo bizi erritmoak eta jasaten dugun gehiegizko estimulazioak haurren zein helduen egoera emozionalean eta gaitasun sortzailean duten eraginaz arituko dira.

Izena eman beharra dago

Saioa teoriko praktikoa izango da eta plaza kopurua mugatua. Komeni da, bada, aldez aurretik izena ematea: udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online lotura honetan klikatuta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.