Izan ere, ikasteko gela beharra ez ezik, ikasleek jakinarazi zuten taldean lan egiteko lekua izatea ere eskertuko luketela. Kontua da, gaur egungo ikasketetan gazteek geroago eta proiektu edo lan gehiago dituztela taldean lantzekoak.
Urte bukaerarako
Jakina, ez da gauza bera ikasteko gela bat egokitzea eta proiektuak taldean lantzeko gela bat egokitzea. Egitasmo bat ezin da bestearekin uztartu. Hori horrela, eta gazteen beharrak entzun ondoren, egitasmoa zela gauzatu daitekeen hausnartzen dabiltza orain Udalean. Asmoa da urte bukaerarako erabakia hartzea.