Haurren eskubideak balioan jarrita

Ubane Madera 2017ko aza. 20a, 12:13

Umeak tailerretan, Plaza Zaharrean.

Haurren eskubideen gaineko 200 bat liburuxka banatu zituzten atzo Plaza Zaharrean, Soraluzen lehen aldiz ospatu den Haurren Egunaren bueltan. Bertaratu ziren neska-mutikoek eta gurasoek umeen eskubideen gaineko informazio zuzena eskuratu zuten, bada. Arratsaldean, berriz, 125 neska-mutiko izan ziren puzgarrietan. 

Gaur, azaroaren 20a da Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna eta efemeride hori abiapuntu, atzo, domeka Haurren Eguna ospatu zuten Soraluzen lehenengo aldiz.

Eguerdi bitartean Plaza Zaharreko karpapean tailerrak egin zituzten, eta Haurren Eskubideen gaineko liburuxkak, agendak eta beste banatu zituzten, herritarren ekarpen solidarioa tarteko.

"Balorazio positiboa"

Arratsaldean, berriz, “umeen eskubidea jolastea ere badenez”, Soraluzeko Udaletik horixe berori egin zuten: jolaserako aukera eman, igerilekuan puzgarriak ipiniz. 125 neska-mutikok aprobetxatu zuten jolaserako proposamen hori.

Oro har, Soraluzen lehen aldiz antolatutako Haurren Egunaren balorazio positiboa egin dute Soraluzeko Udaletik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.