Aurtengo ikasturterako antolatu duten egutegia honakoa da, hitzordu guztiak ere domeketan, jakina:
Azaroak 26; abenduak 17; urtarrilak 14; urtarrilak 28; otsailak 25; martxoak 11 eta martxoak 25. Kiroldegiko frontoian egingo dituzte jardunak, Kukumixoko begiraleek gidatuta.
30 euro
Hain justu ere, eta “aurreko esperientziatik eratorrita”, Atxolin Guraso Elkartearen proposamena da gurasoak edo senideak ez egotea han bertan “iraunkorki”. “Haurrekin lasai eta gozamenean jolasteko, espazio egokia sortu nahi dugu. Bestela haurrak ez dira jolasean murgiltzen eta zarata handiegia sortzen da”, diote azalpen modura.
Atxolin Guraso Elkarteko kide ez direnek 30 euro ordaindu beharko dute ekimenetan parte hartu ahal izateko, azaroaren 24a aurretik, honako kontu korrontean: SABADELL ES58 0081 4253 18 0001048407.
Edozein modutan, Soraluzeko Udaleko Ongizate Sailak diru-laguntzak ematen ditu zailtasunak dituzten familiei zuzenduta, kuota hori ordaindu ahal izateko, "seme-alabek ekimen horietan parte hartzeko aukera izan dezaten", esplikatu du Patricia Borinagak, sail horretako zinegotziak. Halaber, hark jakinarazi du Udaleko Haur eta Gazte batzordeak 2.000 euroko diru-laguntza ematen diola ekimenari berari.