Astean zehar produktuak lekuz aldatzen hasi, eta atzo, zapatua, 12 laguneko taldea batu (Kooperatibako langileak eurak gehi zuzendaritza batzordeko kideak) eta 16:00etatik 19:30ak arte gogor jardunda, kooperatibako beheko solairuko produktu guztiak gainontzeko bi pisuetan sakabanatu dituzte.
Gailetak goi-goian
Hori horrela, bihartik eta hurrengo 15 egunotan, jantziak dituzten lekuan izango dira, adibidez, gailetak-eta; behera jaisteko eskaileratan olioak-eta; eta edarien eta esneen ondoan, beheko izoztegietako batzuk.
Beharrezkoa zuten hori guztia egitea, ezen bihartik, astelehena eta datozen 15 egunotan, kooperatibako beheko solairua itxita izango da, obretan hasiko direlako.
Arrandegia, biltegiaren lekuan
Hain justu, beheko solairuan, igogailuaren ondoan duten biltegian arrandegia zabaldu nahi dute, eta hari lekua egiteko obrak dira egingo dituztenak. Gokik egingo ditu. Eta obra horiek aprobetxatuko dituzte saltokiaren saneamendua berritzeko.
Urtarrilaren erdirako
Arrandegia bera berriz, urtarrilaren erdialdean zabaltzeko asmoa dute.
Oro har, arrandegia zabalduta, herritarrei zerbitzu integrala, osoa, eman nahi die herriko saltokirik handienak, erosketak herrian bertan egitea ahalbidetu nahian.