14:30ean egin dute bazkari herrikoirako hitzordua. Kiroldegian egin ere. Beraz, jendetsua izatea espero da. Bertaratzeko txartelak Arrano tabernan daude salgai, 20 euroan orokorrak eta 15 euroan ikasleendakoak eta langabeendakoak.
Kantaldia eta kontzertuak
17:00etarako egin dute, berriz, bigarren hitzordua, kasu horretan, kanturako gonbita eginez, Herria dugu arnas kantaldiaren bitartez. Triki-poteora batuko dira gero, 19:00ak bueltan eta egunari amaiera emateko, kontzertuak izango dira, Gaztetxean, Kobrazulo, Garraxi eta DJ musikarien eskutik.
Iragarri dute egun horretan Gaztetxeko barran bartzen duten dirua A9 Denak Parisera ekimenera bideratuko dutela.