Zuhaitzak kimatzen

Ubane Madera 2017ko aza. 15a, 09:29

Udal langileak zuhaitzak kimatzen.

Sasoi honetan ohi denez, udal langileek zuhaitzak kimatzen dihardute. Gaurko tenperatura baxuei aurre egin eta Plaza Zaharreko platanondoekin hasi dira. Ondoren herrian kimatu beharreko gainontzeko zuhaitzak inausiko dituzte. 

Hain justu, kainoi fabrikako eta Serafin Atxotegiko zuhaitzen txanda izango da Plaza Zaharreko zuhaitzen ondoren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.