Ia 100 neska-mutiko, txorimaloak egiten

Ubane Madera 2017ko aza. 14a, 18:14

90 bat neska-mutikok parte hartu zuen atzo, martitzena, Kukumixok antolatutako Txorimalo Lehiaketan. Plaza Zaharreko karparen babespean sortu zituzten txorimaloak. Egunotan, guztiak ere ikusgai izango dira kultur-guneko erakusketa gelan, zapatura arte. 

Taldeka antolatu eta 16 txorimalo egin zituzten guztien artean. Aipamen berezia, berriz, eskuratu zuten bi taldek. Bata honako neska-mutikoek osatutakoa: Markel Cerrejonek, Ekain Ariznabarretka, Irea Andresek, Oier Cidek eta Eneko Iribarrek; eta bestea honakoek osatutakoa: Zaloa Gartziak, Garazi Prietok, Amuitz Perezek, Malen Ugaledek eta Aiuri Gisasolak. Atzo egindako txorimaloekin, berriz, erakusketa ipini dute kulturguneko erakusketa gelan, zapatura arte egongo da txorimaloak ikusteko aukera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.