Ikasgeletan periodikoekin kukurutxoak egin, laukidun zapia lepoan jantzi eta Gaztañerreko kantuak entseatzen ibili ostean, trikitiaren doinuen deiak lagunduta patiora atera eta bertan erretako 45 kilo gaztaina jan zituzten Plaentxi Eskolako neska-mutikoek atzo arratsaldean, Gaztañerre Egunean. Musikarekin eta dantzarekin borobildu zuten ospakizuna.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.