Sorako otarrak badu irabazlea: 1639. zenbakia

Ubane Madera 2017ko aza. 13a, 19:04
Urdaiazpikoaren pisura gehien gerturatu zirenak.

Hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izan zen Gaztañerre egunaren bueltan, tartean, Sorako otarrarenean ere bai. Bada zozketa eginda, 1.639. zenbakiari egokitu zaio otarra. Bigarren zenbakia, berriz, da 1.873 eta hirugarrena 1.495 (erreserbakoak). 

Hori horrela, txartel irabazlea duena Alex Rodriguezekin, Soraluze Futbol Taldeko futbol eskolako arduradunarekin jarri behar da harremanetan, ahalik eta lasterren: 653 22 94 97 da telefono zenbakia. Bestela, bigarren zenbakiaren jabeari emango diote otarra, edo bestela, hirugarrena duenari.

7,195 kilo

Bestalde, otar horren bueltan bigarren zozketa edo, apustua ere bideratu zuten: bi euroren truke, otarreko urdaiazpikoak duen pisua zeinek asmatu. Kasu horretan, erantzun zuzena 7 kilo eta 195 gramo zen, eta argazkiko bi lagunek 7 kilo eta 200 gramo zituela esanaz eskuratu zuten urdai-azpikoa.