Egunari amaiera borobila, dantzan

Ubane Madera 2017ko aza. 11a, 19:59

… eta bukatzeko, dantzarako aukerak eman eta gustura hartu dituzte karpapera batu direnek Iratzar erromeriarekin. Gainera, bertako txosnak ezusteko polita utzi du: alderdi politiko guztietako udal ordezkariak elkarrekin herritarrei tragoak ateratzen, herrigintzan. Eta txosnaz beste aldekoek, berriz, eskertuko dute gauak babesten duena kronika honen amaieran ez azaleratzea; bakarrik esan, aparteko giroa geratu dela bertan.    

Udal ordezkariek serio-serio jardun dute eskatutakoa ateratzen. Eta bien bitartean, barraz bestaldekoak parranda atseginean. 

Iratzar taldeak oinak astintzen ipini ditu bertaratutakoak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.