Talo gozoak prestatzeko gertu

Ubane Madera 2017ko aza. 9a, 10:33

Atzo, eguaztena, 30 lagun pasako kuadrillak bat egin zuen Lagun Maiteak elkartean, taloak zela egiten diren ikasten. Arto-irina baliatu zuten masa egiteko, eta barrua hornitu zuten, berriz, txorizoarekin, gaztarekin, zein txokolatearekin. Pil-pilean Euskara Elkartearen eskutik gauzatutako ekimena izan zen.

Gainera, atzo ikasitakoa praktikan ipiniko dute hainbatek Gaztañerreko azokaren baitan ipiniko den talo-postuan, Erregetxean. 26 bat lagunek jardungo du txandaka gutizia hori prestatzen zapatuan gerturatzen diren bisitariendako, 10:00etatik 14:00ak bitartean.

Erregetxeko postuan, taloaren barrurako txorizoa, hirugiharra edo gazta izango dira aukeran. 3-4 euroko prezioan salduko dituzte: 3 euroan talo hutsa, eta 4 euroan talo betea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!