Istripua, Maltzagara bidean

Ubane Madera 2017ko aza. 6a, 15:58

(Azken ordua): Autoa erretiratu dute istripu lekutik. Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, gazte batek izan du istripua Seat Leon markako auto batekin. 

15:38ean gertatu da istripua, Segurtasun Sailaren arabera. Eta helarazitako informazioaren arabera, errai bat itxita izan dute eta zirkulazioa txandaka bideratu dute. 17:00etarako, baina, garabi batek autoa erretiratu, ingurua garbitu eta errepidea libre utzi dute.

Lekuko batek kontatutakoaren arabera, auto batek istripua izan duela Maltzagara bidean (15:50), lehenagoko zerrategi parean. Badirudi paretaren kontra kolpea hartu eta ibilgailua kolpearekin beste aldera joan dela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.