Behera egin du langabezia tasak Soraluzen

Ubane Madera 2017ko aza. 6a, 16:16

Soraluze euripean.

Joera orokorrarekin bat eginez, Soraluzen ere jaitsi egin da langabezia tasa, urriko datuen arabera. Hain zuzen, %14,94ko tasa neurtu dute urrian, irailean, berriz, %15,64koa izan zen. Hala ere, Debabarreneko langabezia tasarik altuena duen udalerria izaten segitzen du. 

Soraluze da, beraz, zoritxarreko ranking horretan lehena izaten segitzen duen herria. Gainontzekoekin alderatuta, Eibar datorkio atzetik, %13,88ko langabezia tasarekin; eta alde apurtxo bat handiagorekin dator Mendaro ondoren, %9,91koarekin. Azken horrengandik oso gertu kokatzen da, berriz, Elgoibar, %9,68ko tasarekin.

Langabe gutxien

Eta langabezia tasarik txikienak dituzten udalerriak dira Deba, %7,88ko tasarekin eta Mutriku, %7,44koarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.