Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 11:30ean gertatu da istripua. Mendira igotzen zebilen, eta bertatik jaisten zebilen auto banak jo dute aurrez aurre.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, baina zorionez, ez da inor auto barruan harrapatuta geratu, beraz, suhiltzaileek ez dute inor erreskatatu behar izan.
Zauri arinak
Edozelan ere, autoetako gidariak Mendaroko ospitalera eraman dituzte, hasiera batean hori bai, zauri arinekin.