Elkar ezagutzen, euskarara gerturatuz

Ubane Madera 2017ko urr. 25a, 16:37
Auzokoren baitan atzo, martitzena, elkartu zen taldea, Elkartegian.

Hennarekin eskuetan marrazkiak egiten ibili zen atzo emakume taldea, Auzoko ekimenaren baitan. Elkartegian egin zuten topaketa, 15:00etatik 16:30ak arte. Martitzenero elkartzen dira.

Soraluzeko Auzoko lagun taldea martitzenero elkartzen da, aipatutako ordutegian, Elkartegian. “Giro atseginean eta lagunartean euskarara gerturatzeko hitzordua da eta ateak zabalik ditu probatzera etorri nahi duen guztiarentzat”, azpimarratu du Maialen Elizburu dinamizatzaileak.

Bestelako ekimenak

“Lagun saioez gainera, ekimen osagarriak ere egiten ditugu. Horien artean batzuk aipatzearren: Gaztañerre azokara irteera, musika eta kantu saioak, sukaldaritza saioak, dantza saioak, janari dastatze saioak....”, gaineratu du hark.