Debabarreneko Esperientzia Eskolaren eskutik dator proposamena, Ikasten-en bitartez, bestela esanda. Eta hain justu, bertako ordezkariak izango dira eguenean azalpenak ematen Soraluzeko jubilatuen elkartean. Helburua da taldea sortu eta “hurrengo eguenean, azaroaren 2an, ja praktikatzen hastea”, esplikatu du Luis Felipe Galarragak, Itxaropena elkarteko kideak.
Talde autonomoa
“Ikastaro hasieran bost bat bider-edo etorriko dira erakustera, eta gero autonomo izango gara, baina beharra dugun guztietan berriro ere etortzeko gertu daude Ikastenekoak”, gaineratu du hark.
Inguruko herrietan, Eibarren, Bergaran… abian dira halako ekimenak, arrakasta handiarekin.