Pintadak azaldu dira kiroldegian, berriro ere

Ubane Madera 2017ko urr. 23a, 09:41

Asteburuan azaldu diren pintadak, kiroldegiaren gaineko partean.

Oraingo asteburuan kiroldegiaren gaineko esparruan pintadak egin dituzte. Udalaren kontra jarduten dute haiek baliatuta, eta ez da bertan pintadak egiten dituzten lehen aldia; bertako altzariak apurtu izan dituztela ere jakinarazi du alkateak. Joan den astean azkeneko aldiz. Udal Gobernuak salatu egin ditu gertakari horiek. 

“Aurreko asteko asteartean, bertako barandak konpontzen ibili ginen beste behin ere, apurtu egin baitzituzten. Badirudi bertan dagoen tarima gainetik salto egiten dutela patinetearekin eta barandak oztopo dira horretarako. Eta zer okurritzen zaie beraien jolasekin jarraitzeko eta hauek apurtzea… Horregatik pintadetako batean aipatzen da Dejar de joder, Volveré, e.a.”, esplikatu du Iker Aldazabal alkateak.

 

Skate-gunea jartzeko aukera

Hark gaineratu du, besteak beste, patinete-zaleei begira, Udal Gobernua badabilela aztertzen 2018ko aurrekontuari begira skate-parke bat ipintzea, “herriko gaztetxoek egindako eskaerari bide emateko”. “Kiroldegi gainean ibiltzen dira, baina pentsatzen dugu U-ko gunea, padel pistaren ondoan, toki egokiagoa dela”, gaineratu du Aldazabalek.

Pintadei dagokienez, berriz, gaur bertan, astelehena, borratuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.