Astelehenean abiaraziko dute gripearen kontrako txertaketa kanpaina

Ubane Madera 2017ko urr. 20a, 15:30
Txertoa jartzen. Argazkia: Goiena.

EAEko gainontzeko osasun zentroetan moduan, Soraluzen ere, urriaren 23an, astelehena abiaraziko dute gripearen kontrako txertaketa kanpaina. Ohi moduan, txertoa hartzeko txanda eskatu beharra dago, baita etxean hartzen dutenek ere. 

Hain zuzen ere, anbulatorioko telefonora deitu beharra dago txanda hartzeko: 900 20 30 50 zenbakira edo 943 75 23 00 zenbakira deituta. Internet baliatuta ere har daiteke zita. Eta astelehenean hasiko dira orduak ematen.

Mesedeetako egoitzako egoiliarrei, berriz, bertan emango diete txertoa.

Arrisku-taldeetako edozeini

Abenduaren 23ra bitartean iraungo du kanpainak eta 400.000 dosi eskuratu ditu Osakidetzak zerbitzu hori emateko, baina handitu beharra balego, inbertsioa handitu egingo dutela jakinarazi dute.  

Bereziki, 65 urtetik gorako pertsonei eta gaixotasun kronikoren bat dutenei dago zuzenduta txertoa jartzeko kanpaina. Baita haurdun dauden emakumeei zein osasun zentroetako langileei ere. Oro har, arrisku-talderen baten dagoen edozeini gomendatzen diote txertoa jartzea.