Bi emanaldi izango dira domekan, urriaren 22an, zineman, 17:00etan bata eta 19:00etan bestea. Horrez gainera, Udalak ez du baztertzen hirugarren emanaldi bat ere egitea, eskaeraren arabera. Kasu horretan, datorren martitzenean izango litzateke, urriaren 24an, 19:00etan.
Ez dator aktorerik
Ikus-entzunezkoa da Herri Antzokian proiektatuko dutena; eta proiekzioetara ez da telesaileko aktorerik bertaratuko.
Esandako moduan, azaroaren 3an hasiko dira gazteen eta neska-mutikoen artean horrenbesteko arrakasta duen Go!azen telesailaren emanaldiak ETB1en. Iaz bezala, barikutan izango dira ikusgai Basakabiko udalekuetan gertatzen diren istorioak, 21:00etan.