Atxuriko igogailu berriak dituen arazoak aztertzen

Ubane Madera 2017ko urr. 18a, 13:05

Atxuriko igogailua pasa berri den asteburuan, geldi.

Martxan ipini denetik bigarrengo aldiz izorratu da Atxuriko igogailu berria. Iker Aldazabal alkateak adierazi duenez, dagoeneko jarri dira harremanetan arduradunekin eta igogailua gelditzeko arrazoia zein izan daitekeen begira dabiltza.

Pasa berri den asteburuan bertan geldi egon da igogailua hainbat momentutan, eta gero berriro ere martxan jarri.

Hori horrela, lanak egin dituen kontratarekin jarri da harremanetan Soraluzeko alkatea (Artzamendi S.A. enpresa) eta haiek Oronarekin, igogailua bera fabrikatu duen enpresarekin. “Begira dabiltzala zein izan daitekeen arrazoia eta dakitenean esango digutela”, erantzun diote Aldazabali.

Mesede handia

Irailean ipini zuten martxan Atxuriko igogailu berria, eta erabiltzaile ugari ditu, Mesedeetako egoitzara joan-etorria egiten duten egoiliarrak zein senideak, bereziki. Hain justu, igogailuari esker egoitzara joateko hobekuntza handia sumatu dute haiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.