Elene, Nahia, Irati, Jon, Ekhi, Maialen, Uxue, Markel… Eibarko Mogel Ikastolako (Iturburu) 4. Mailako neska-mutikoak dira. Ikaskideekin batera Soraluzen bisitari izan dira goiz-eguerdi partean, Mallabitik pasatu ondoren. Eta Soraluze ikusi eta gero, autobusa hartu eta Mutrikurantz abiatu dira, han hitzartuta zuten bisita gidatua egitera.
Udalerriak bertatik bertara
Modu horretan, Debabarreneko udalerriak bertatik bertara ezagutzen ibili dira Eibarko neska-mutikoak. Uste dute “ona” dela eskualdea ezagutzea; edozein modutan, askok lehenagotik ere ezagutzen zuten udalerria, bertara dantzara etorrita.
Soraluze ikusi ondoren, adibidez, zubiko koloreetako zebra-bidea gustatu zaie asko.