Bidegorriko bazterrak garbitzen

Erredakzioa 2017ko urr. 16a, 16:09

Hesia, bidegorriaren sarreran.

Gaur, astelehena, eta bihar, Soraluzetik abiatzen den bidegorriko bazterrak garbitzeko lanekin segituko dute. Hori horrela, jakinarazten dute 08:00etatik 17:30era bitartean itxita egongo dela pasealekurako sarbidea. 

Joan den eguaztenean, urriaren 11n hasi, eta bihar, martitzena, bukatuko dituzte Soraluzeko bidegorriari dagozkion artapen lanak.

Halakoetan ohi denez, Gipuzkoako diputazioko langileek bide bazterreko belarrak eta adarrak mozten dituzte. Eta horren ondorioz, gomendagarria da bidegorritik ez ibiltzea harik eta langileek euren beharra bukatu arte. Diputazioak ipinitako iragarkiaren arabera, 17:30erako bukatuko dituzte zereginak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.